


Bideo-jokoak, dibertitzeko ez ezik, ikasteko eta irakasteko ere balio dute, bai ikasgeletan bai etxean. Gaitasun pedagogiko handia eta tresna eraldatzaile izateko potentzial handia dute; izan ere, enpatia sustatzen dute, arrotzak egiten zaizkigun errealitateak erakutsiz, protagonistaren azalean jar gaitezen.
Hezitzaile eta familiei zuzendutako tailer honetan, gaur egungo hainbat gatazka sozial garrantzitsu irudikatzen dituzten joko batzuk ikusiko ditugu; horietako batzuk Garapen Jasangarrirako Helburuekin eta 2030 Agendarekin lotuta daude, hala nola bullyinga, homofobia, indarkeria matxista, klima-aldaketa, migrazioak, osasun mentala, gerrak eta prekarietatea. Pantailak gure artean distantzia sortu eta isolatu gaitzaketen arren, aldarrikapenak egiteko eta eragin sozialaren alde borrokatzeko ere balio dezakete.
Koldo GutiƩrrez Vitoriako EUNEIZ unibertsitateko bideo-jokoen irakaslea da. Horrez gain, hainbat ikastetxetan tailerrak ematen ditu, bideo-jokoek tresna artistiko eta eraldatzaile gisa duten gaitasunari buruz. Ekitaldiak antolatzen ditu Azkuna Zentroa, BilbaoArte, Bilboko Museoa eta 42 Urduliz bezalako kultur erakundeetan, eta Apnabi, ACNUR eta Athletic Club bezalako erakundeekin lankidetzan aritzen da. Gainera, adingabeentzako jokoen aholkularia da PantallasAmigas elkartean Bilbon eta Konexio-ona elkartean Gasteizen.

Ezagutu minijokoak sortzeko mundu zirraragarria gure lantegi espezializatuan. Roblox Studio tresna ahaltsua erabiliz, Minecraft-en TNT Run ezaguna birsortzen ikasiko dugu. Ingurune birtualen eraikuntza aztertuko dugu, jolas zirraragarrien mekanikak ezarriko ditugu eta gure jokoari ukitu apartak erantsiko dizkiogu.
Sar zaitez esperientzia praktiko eta dibertigarri honetan, Minecraften sormenak inspiratutako ideiak ekintza bihurtzeko!
Hezitzailea: Haimar Arregui

Unityren ikastaro honetan, parte-hartzaileek espazio-ontzien 2Dko bideo-joko bat hutsetik sortzen ikasiko dute. Saioan zehar, euren ontziak diseinatuko dituzte, jaurtiketa eta mugimendu mekanikoak programatuko dituzte, eta erronkaz beteriko espazio eszenatoki zirraragarriak sortuko dituzte.
Emailea: Haimar Arregui

Unityren tailer honetan, parte-hartzaileek 3Dko droneen simulagailu propioa sortzen ikasiko dute, inguruneen sorreratik hegaldien kontrolen programaziora esploratuz. Amaitutakoan, simulagailu pertsonalizatu bat izango dute, eta, han, beren dron birtuala pilotatu ahal izango dute, eta beren trebetasunak probatu hainbat agertokitan.
Emailea: Haimar Arregui

MakeCode Arcade-ren tailer honetan, parte-hartzaileek beren retro bideo-jokoak sortzen ikasiko dute grafiko pixelatuekin eta jokagarritasun dibertigarriarekin. Programazioaren oinarrizko kontzeptuak aztertuko dituzte, pertsonaia, maila eta erronka paregabeak diseinatzen dituzten bitartean, euren abenturei bizia emanez.
Emailea: Haimar Arregui

Bideojokoek flipatzen zaituzte eta beti sortu nahi izan duzu zurea? Carlos Coronadorekin Unreal Engine-ren hastapenei buruzko tailer hau aukera paregabea da hutsetik hasi eta game development-aren munduan sartzeko.
Motorrean mugitzen ikasiko duzu, zure lehen eszenak sortzen eta bideo-joko bat barrutik nola eraikitzen den ulertzen. Hori guztia modu praktikoan, dinamikoan eta aldez aurreko esperientziarik gabe.
Zerbait berria probatzeko, zure alde sortzailea ateratzeko eta zure jokoak sortzeko lehen urratsa emateko plan ezin hobea.