Izen ematea

La Perrera, Bilbo — 17:30etik 19:30era

Urriaren 8an: Twine tailerra

Twine doako programa bat da, kontakizun-jolas txikiak modu errazean sortzeko aukera ematen duena, Zure abentura aukeratu bezalako liburuen antzera; 80ko eta 90eko hamarkadetako liburu mitiko haiek, non protagonista bihurtzen ginen eta orrialde batera edo bestera eramaten gintuzten erabakiak hartzen genituen. Ez du programaziorik behar, idazten jakitea eta irudimena izatea baino ez.

Irakaslea: Koldo Gutierrez