Izen ematea

Zeure plataforma-jokoa sortuko duzu hutsetik hasita. Tailer honetan 2D plataformen joko txiki bat sortuko dugu. Unityren oinarrizko tresnak erabiltzen, eszenatoki bat eraikitzen, pertsonaia bat jartzen, oztopoak gehitzen eta azken helburua prestatzen ikasiko dugu. Ez da beharrezkoa programazioa jakitea, ezta aurretik Unity erabili izana ere: bideo-joko bat modu praktiko eta irisgarrian nola sortzen den jakin nahi duten pertsonentzat pentsatuta dago tailerra.

Tilemaps tresnekin, oinarrizko fisikekin eta mugimendu-programazioarekin lan egingo duzu zure jokoari bizia emateko. Tailerraren amaieran, esportatu eta nahi duzunarekin partekatu ahal izango duzu. Gainera, Unityk barrutik nola funtzionatzen duen ikusiko duzu: bideo-jokoetarako ez ezik, errealitate birtualeko proiektuetan, simulazioan eta prestakuntzan eta robotikan erabiltzen diren teknologietan ere erabiltzen den tresna profesionala.

Ez duzu aurretiko esperientziarik behar, ikasteko eta sortzeko gogoa besterik ez!

Emalea: Maria Angeles Angulo